Eingo al deu?

18:30

Izara guztien azpitik, koltxoi guztien gainetik.

XXI. mendean sexua praktikatzeko aldaketa nabaria eman dela esaten dute estatistikek, baina Euskal Herria ezagutzen ez duten gizonezkoek egin dituzte estatistikak. Egia al da Euskal Herrian ez dela sexua praktikatzen? Mitoa edota errealitatean mugitzen al da Euskal sexualitatea? Ohiturak errotuta dauden honetan ez al dago ekintza likatsurik?

Eingo al deu? antzezlanak Euskal egoera ezberdinak hartzen ditu euskal sexuaren inguruan hausnartzeko, eta publikoarekin batera bidaia ludiko sexual bat egingo du, baina hori bai, beti elastikoarekin.