Ebaki mozala

18:00

Mozala ez ziguten Mozal Legearekin jarri. Mozala aspalditik daukagu gure hitza eta gorputza kritika sozialerako erabiltzen dugunok. Mozala, beldurtzeko erabiltzen duten mehatxua, eta adierazpen askatatsuna mugatzeko darabilten errepresiorako tresnen irudi gisa. Baina ez gaitu isiltzen; guk, mozala ebakitzen dugu, hitza eta ekintza borrokarako uztartuz. Izan ere, mozala batzuontzako soilik dute erabiltzen.

Saio honetan, esan eta egiteagatik errepresioa jaso duten hiru kiderekin solasteko aukera izango dugu

  • Alfredo Remirez @erreharria
  • Valtonyc
  • Elgio