Desorden

- -
- -

Desorden ezkerraldeko punk rock talde gaztea da. Isaskun baxujolea, Urko gitarrajolea, Txilo bateriajolea ta Iratxe “abeslaria”. Haien lehenengo diska aurkezten ari dira “Mucho kaos…”. Baina Desorden, batez ere, zuzeneko taldea da, ezkerraldeko makarrismoa zainetan daramate. Probokazioa eskaintzen dute eszenatokietan, soinu-kolpe zuzenak, rockandroll kutxua beti barnean izanda. Abesti zuzenak, gordinak ta abiaduraz beteak.