Des-Kontrol

22:00

Des-kontrol Arrasaten 1996an sortu zen Oi! taldea da. Azken urteetan oholtzetatik kanpo edo beste proiektu batzuetan murgilduta egon ostean, 2017ko udan itzuli ziren, Hatortxu Rock 20 jaialdi ezin bereziagoaren parte izateko. Bertan egon ostean, elkartasun gune gutxi batzuetan jo dute.

Des-kontrolen musikak 70. hamarkadako punkaren eta 80. hamarkadako oi! eta streetpunk-aren influentziak ditu. Des-kontrol rock borrokalaria, oi! militantea da, streetpunkaren jarrera eta punk-aren izaera dauka.