Dantza tribal eta orientalak

16:00

Tribal fusio dantza munduko leku ezberdinetako dantzen nahastea da, zeinaren oinarria dantza orientalen eta tribal estilo amerikarrean dagoen (ATS). Honen bidez, disoziazioa lantzen da, mugimenduaren eta neuromuskulaturaren kontrola hobetuz.

Edozein musika estilorekin dantzatu daiteke eta sormenari eta mugimendu askatasun handiari irekita dago. Tailer honetan gerria eta abdominalen zonaldeko mugimenduak eta hauek gure gorputzetan dituzten eraginak azalduko dira, eta baita dantzaren jatorriak eta ondoren gure egunera arte sortutako subestilo ezberdinak.

  • Tailerra praktikoa eta gazteleraz izango da