Burujabetzari ekarpena hezkuntzatik

10:30

Saio honetan hezkuntza burujabetzara bidean lan-ildo ezberdinetatik abiatzeko gaurtik garatu ahal ditugun praktikak eztabaidatuko ditugu. Nola egin apurka espainiar eta frantziar estatuek inposaturiko hezkuntza sistemetatik askatzeko? Zer egingo dugu heziketa herritar ororen ardura izan dadin? Zein urrats eman dezakete maila lokaleko insituzioek? Ikasle borrokak ze ekarpen egin ditzake norabide honetan?

Tailer honetan Plaza Hutsan egindako hausnarketa hartuko dugu abiapuntu, hasierako kokapen baten ostean eztabaidarako tarte zabala irekiz.

  • Ibai Redondo – LAB irakaskuntzako kidea
  • Ikoitz Arrese
  • Iratxe Letona – Ikaslea eta Ernaiko kidea