Berinbau

16:00

Badira lau-bost urte Berinbau Deustuko Gazte Lokalean sortu zela. Bina gitarrarekin eta kajoi batekin Aitor, Mikel eta Amaia elkartu eta flamenko eta runbaren aire freskoaz betiko kantak bertsionatzen hasi ziren. Gazte Lokalean izan zuten euren lehenengo kontzertua eta bata bestearen atzetik, urtebetez Deustuko beste espazio batzuetan egin zituzten kontzertuak; baita Alde Zaharreko Zazpi Katu gaztetxean ere.

Urte batera bi taldekidek kanpora egin zuten bizitzera eta urte eta erdiren ostean, lehengo urteko urrian elkartzen hasi ziren berriro, zutik eta indartsu jarraitzen duen Deustuko Gaztetxean. Bertsio berriak aukeratu, euren kanta propioak sortzen hasi, doinu berriak sartu,… Oraingo honetan baina, Aitorrek baxua hartuta, kide berri bat batu zaie, Amaia, gitarra doinu eta ahots armoniotsuarekin.