Banda Bassotti

01:00

1981an erromatar periferiako lantegietan batutako lankideak dira; Euskal Herria, Palestina, El Salvador, zein Nikaraguarekin elkartasun keinuak antolatzen hasi ziren. Geroago, 1989an rock banda bat sortzea erabaki zuten, espazio okupatuetan zein manifestazioetan aritzeko. 1992an euren lehenengo lana Figli Della Stessa Rabbia kaleratu zuten, gaur egun arte euren ibilbide musikala elkartasunez beteta egon da.