Auzolanetik herri hezitzailera

10:00

Herri hezitzaileen proposamenak pixkanaka indarra hartzen ari dira Euskal Herrian. Auzolana eta lan kolektiboa oinarri; balore feministetan, euskaratik eta euskaraz, eta haurrei aitortza politikoa eginez garatzen diren prozesu hezitzaileen ereduez ari gara. Haurrak inguratzen dituen norbanako guztiak bilakatzen ditu eredu honek agente, helduzentrismoa gaindituz, pertsonen arteko aukera berdintasuna bultzatuz, harreman horizontalak sortuz eta gutasun berri bat amestuz. Guretik eta guretzako izango den herri bat eraikitzeko asmoz sortutako egitasmoa da.

Kaleak ere eskola bilaka daitezen lan egiteko proposamena da herri hezitzaileena. Baina zer da “hezitzaile” izatea? Zerk ematen die hezitzailetzat jotzen ditugun proposamen horiei abizen hori? Nola egiten da? Zer egin dezake gutako bakoitzak? Guzti horretaz eta gehiagoz arituko gara saio honetan.

  • Nora Salbotx
  • Joxe Mari Agirretxe