Arran

Maulets eta Cajei batu eta Països Catalansetako gazte antolakunde independentista, sozialista eta feminista sortu zuten 2012an. Gazteak batu, herrialdearen askapenaren alde. Askapen hau modu desberdinetan ulertzen dutelarik: sozial, nazio eta eta generoaren askapena.

Hiru dituzte lehentasunezko helburuak:Independentzia, Herrialde katalanen askapenaren alde lan egiten dute, behin independentzia lortuta kataluniako langile herriaren mesedetan egotera pasatuko dena;sozialismoa, sistema kapitalistarekin amaitzea beharrezkoa da klase zapalkuntzarik gabeko gizartean bizi ahal izateko, eta; feminismoa, sistema patriarkaletik sufritzen ditugun hainbat apalkuntzarekin amaitzeko tresna izango dena.

Bere egiten dituzte borroka ekologista, antifaxista, antirazista eta lan eta bizi duin baten aldeko borroka eta noski, internazionalistzat hartzen dute bere burua.