Arkada Social

- -
- -

Arkada Social 1997. urtearen amaieran jaio zen Arrasaten. Taldea kuadrilla bereko 5 lagunek osatu zuten: Ciri (ahotsa), Hodei (baxua eta koruak), Brian (gitarra), Unai (gitarra) eta Julio (bateria). 2001. urtearen erdialdean, Euskal Herrian zehar 50 kontzertu eman ondoren, abesti zahar asko alde batera utzi eta berriak egiten hasi ziren. Kantu berri hauekin 2001ko gabonetan beraien lehen diskoa grabatu zuten “Sin sufrimiento no hay gloria” izenekoa. 2003. urte amaieran taldea desegin zen. 2008 otsailean taldea berriz ere agertokira igo zen. Azken horretan Des-Kontrol taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten.