Ana Tijoux

22:00

Jaioterria Frantzian duen abeslari, musikari, rapera eta sortzaile hau 1973an Txileko estatu kolpearen ondorioz exiliatutako bi txiletarren alaba da. 1993ean Txilera bueltatu zen eta bertan 1997an Makiza taldeko MCa bihurtu zen. Bakarlari gisa ateratako bigarren albumak, 1977 izenekoak, arrakasta handia izan zuen. Feminista eta aktibista honek bere letrekin gabezi sozial eta kulturalak salatzen ditu. Emakumeen eskubideen alde eta biolentzia matxistaren aurka 2014an argitaratutako “Vengo” albumaren parte da “Antipatriarca” abestia.