Gazte Topagunea Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak antolatzen ari garen topaketa erraldoia dugu. Apirilaren 19, 20, 21 eta 22an Lemoan elkartuko gara milaka gazte independentista borroka eta jaia uztartzeko asmoz. Gazte antolakuntzak 40 urte betetzen dituen honetan, Euskal Herri aske, sozialista eta feminista irabazteko bulkada berriak gara. Sorkuntza eta aldarrikapenetik, elkarrekin ikasi eta konspiratzera goaz, independentziarako askatasun bulkadak izan eta eragitera. Zu ere gonbidatuta zaude. Zatoz!

EGITARAUA